Edukira joan

Bizan Kawakami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizan Kawakami

Bizitza
JaiotzaOsaka1869ko martxoaren 5a
Herrialdea Japonia
Heriotza1908ko ekainaren 15a (39 urte)
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta eleberrigilea

Bizan Kawakami (Bizan Kawakami (japonieraz: 川上 眉山?) ) (Osaka, 1869ko martxoaren 5a1908ko ekainaren 15a) Japoniako Meiji Aroaren eleberrigile eta poeta izan zen.

Haren benetako izena Akira Kawakami zen. Tokioko Unibertsitate Inperialean ikasi zuen eta Kenyūsha talde literarioaren partaidea izan zen; talde horretan Ozaki Kōyō zen idazle nagusia. Kawakamik arrakasta handia izan zuen. Lan ugari prestatu zituen: olerkiak, bidaia-liburuak, eleberriak. Émile Zola obra ezagutzeaz, bere literaturak joera naturalista hartu zuen. 1908an bere buruaz beste egin zuen.[1]

Gaur egun Aozora Bunko proiektuak bere lanen aukeraketa zabala digitalizatu du.[2]

  • Frédéric, Louis: Japan encyclopedia. Traducción al inglés: Käthe Roth. Harvard University Press, 2005.
  • Scott Miller, John: Historical dictionary of modern Japanese literature and theater. Scarecrow Press, 2009.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]